Nor Gara

Pikto-argazkiak komunikatzeko arazo larriak dituzten pertsonentzat sortuta dago. Hain zuzen ere, Autismoaren espektroko nahasmendua, Garun paralisia, Desgaitasun intelektuala, Iktusa, Alboko esklerosi amiotrofikoa, Afasia… edo Mintzamenaren nahasmendua dutenentzat.

Pertsona horiek, komunikatzeko zailtasunak baztertzeko, komunikazio-sistema handigarriak edo alternatiboak (KSHA) erabiltzeko aukera izango dituzte.

Pikto-argazkiak argazkietan oinarritutako hiztegia da, non argazkiak, lokuzioak, izenak eta piktogramak lotzen diren pantaila bakoitzean.

Erabiltzaileek elementu horiek guztiak batera ikusi eta entzuteko aukera izango dute, baita komunikatzeko baliabide bat izango balitz bezala erabiltzeko ere.

Argazkiak  hainbat kategoriatan sailkaturik daude eta taldeak honela banatzen dira:

  • Agurrak
  • Animaliak
  • Edariak
  • Ekintzak
  •  Eskola
  • Espazioa
  • Etxea
  • Formak
  • Frutak
  • Garraiobideak
  • Gorputza
  • Instrumentuak
  • Janaria
  • Jantziak
  • Jostailuak
  •  Kantitateak
  •  Koloreak
  •  Lanbideak
  •  Lekuak
  •  Neurriak

Pikto-argazkiak komunikatzeko-sistema handigarria edo alternatiboa (KSHA) da, eta duen helburu nagusia ahozko komunikazio funtzionala lortzea da.

Pikto-argazkiak proiektua abenduaren 22ko 237/2015 Dekretuan oinarrituta dago.

Haur Hezkuntzako Curriculumaren «Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena» eremuaren arabera, hauek dira proiektuaren helburuak eta edukiak:

Helburuak:

1) Norberak emozio eta sentimenduak jabetzea eta adieraztea.
2) Komunikazio-tresnak eskuratzea.
3) Ahotsa deskubritzea eta probatzea.
4) Ahozko hizkuntza erabiltzea.
5) Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea.

Edukiak:
● Bizitzarako oinarrizko hiztegia.
● Komunikazio-sistema handigarriak edo alternatiboak (KSHA).

Pikto-argazkiak aplikazioa, atari hauei esker osatu dugu:
ARASAAC: “Portal Aragones de Comunicación Aumentativa y Alternativa” Marrazkien egilea Sergio Palao (http://catedu.es/arasaac/)
Divertic: Asociación Nacional de Tecnología Educativa para la Diversidad (http://www.aumentativa.net/images.php)
EducaSaac (http://educasaac.educa.madrid.org/)

Informatikaria:
Iñaki González Carcavilla

Egilea:
Garbiñe Candina Acebes